XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

doivent pas se retirer, mais prendre des responsabilités limitées sur des points précis 1. Congrès National 1967. Ekin, 1967.V. 2 or.

Abeberry-k ere bere testoa idatzia zuen.

Ez zen onartua izan.

Bestalde ez zuen Haran kanpo ematen zuelako itxurarik eman nahi eta bera ere atera zen zuzendaritzatik 2. J. Abeberry.

Gazteak ziren nagusi eta Burukoa hautatu zuten idazkari nagusi bezela, hautsi mautsiak egiteko gai zela iduriturik.

Denbora berean, lehen zenbakitik berak sortu hilabetekariaren arduradun baitzen Ximun Haran, kargu hori ere utzi zuen, Burukoak hartzen zuela 3. Enbata, 73. 1967.V. 13 or.

Bozken karietara lan handia egina izan zen.

Gehienak, gazteak izanki, eta gaztek zuten lana egin.

Lana egin eta boterea ere nahi zuten beren ikusmoldea praktikan emateko.

Bi ikusmolde baziren.

Batzuk zioten lana sarkor eta sakon bat egin behar zela mugimenduaren erroak azkartzeko.

Bestek aldiz kanpoan ageri diren ekintzetan sartu behar zirela indarrak hala nola hauteskundeetan beren ideiak molde horretan zabaltzeko.

Azken tendentzia hau zen nagusitu honen efikazitatean sinesten zutelakotz gaztek.

Bozkak ziren hain zuzen 7 kantonamendutan urrian, kantonamendu bakotxean hautagai bat izan zuen ENBATAk, nahiz beste tendentziak zioen ez zela bozketara sistimatikoki joan behar; erroak azkar zituzten tokietan baizik ez zela agertu behar 4. Elections cantonales. Ekin, 5. 1967.V. 9 or.
Marcel Bilbao, Electoralisme. Ekin, 1967.VI (?), 6-7 or.
Enbata et les cantonales. Ekin, 21.1967.?, 1-5 or
.

Hona nor izan ziren hautagaiak:

Txomin Davant Atarratzen.

Lehen batean Pitrau nahiko zuketen bainan honek ez zuen onartu.